Pepe Iparragirrek kanpainan argi azaldu zuen asmoa: “Ahal dela, ezkerreko gobernua osatu nahi dugu”.
Eta Miren Echevestek gaur Donostian eskaini duen prentsaurrekoan PSE-EEri antzera zuzendu zaio: “hautestontziek agerian utzi dutela EAJk PSErekin eraikitzen aritu den Gipuzkoa herritarrek nahi eta behar dutenetik urrun dagoela. PSEk erabaki behar du Gipuzkoan koalizio-gobernuaren aurrerapen aurrerakoiak defendatuko duen edo, aitzitik, lurraldea PPri oparituko dion”.