Ekitaldia amaitu ostean, hainbat herritarrek EH Bilduko zortzi zinegotzien txalo artean hartu dituzte, kontsejupean.
Hamazazpi zinegotzik osatuko dute gaur hasi den legealdi berria: EH Bildu (8), PSE-EE (5), EAJ-PNV (3) eta Elkarrekin Podemos (1). Kontuan hartu beharreko datua: EAJ-PNV alderdiko Joseba Pozak ez da korporazio berriaren osaketa ekitaldian parte hartu; berez ordez, zerrendan laugarren zihoan Txitxu Ruizek hartu du zinegotzi kargua (aurreko legealdian ere zinegotzi izana da, kultura zinegotzi hain zuzen).