M28 Andoain

Andoaingo alderdi politikoen joera, udal hauteskundeak eta Batzar Nagusietakoak alderatuta

Aiurri 2023ko mai. 29a, 12:00

Nork dio botoa leiala dela? Udaletako eta Aldundirako botoak hautagaitza ezberdinetakoak aukeratzeko joera geroz eta zabalduagoa da.

EH Bildu

Alkatetzarako eta Ahaldun Nagusirako bozketetan, bietan, nagusi da. Baina bien alderaketan, Andoni Alvarezen aldeko botoa nagusitu da. Hautagaiak duen erakarmenaren adibide argia da.

PSE-EE

Bi hauteskundeetan emaitza paretsua lortu du. Maiderrek emaitza hobexeagoa lortu du Andoainen, Asensiok Gipuzkoarako baino.

EAJ-PNV

Andoaingo EH Bilduren antitesia da. Ahaldun Nagusirako ia-ia PSE-EE gainditu du, baina Udal hauteskundeetarako jaitsiera nabarmena izan du. Andoainen Mendozak babes handiagoa jaso du, Goenagak baino.

PODEMOS

Oso kopuru beretsua bi hauteskundeetan. Zertxobait jaitsi da Andoainen, Aldundikoekin alderatuta.

PP

Udal hauteskundeetarako hautagaitzarekin ez dute asmatzen. Eta Ahaldun Nagusirako zertxobait irabazi dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!