M28 Andoain

Andoaingo PSE-EE eta EAJ-PNV alderdien balorazioak

Aiurri 2023ko mai. 29a, 13:38

Sozialistek eta jeltzaleek emaitza onartu eta EH Bilduko hautagaia zoriondu dute.

PSE-EE

Atzo egin genuen bezala, Andoni Alvarez zoriondu nahi dugu lortutako emaitzagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu atzo babesa eta konfiantza eman ziguten andoaindar guztiei, baita nire talde osoari ere legealdi osoan eta kanpainako egun hauetan egindako laguntza eta lanagatik. Eskerrak ere eman nahi dizkiet atzo gurekin izan ziren eta hauteskunde eguna normaltasun osoz burutzeko lan egin zuten guztiei. 

Bost zinegotziak mantendu ditugun arren, onartzen dugu gure emaitza ez dela ez ona ez espero genuena izan. Argi genuen alkatetza mantentzeko bost zinegotzirekin ez zela nahikoa izango.

Orain, datuak aztertu eta gogoeta egin behar dugu. Beti gure onena ematen jarraitzeko, Andoainek aurrera egin dezan.

 

EAJ-PNV

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!