Irunberriko gertaeren inguruko liburua aurkeztu dute Basteron

Xabier Lasa 2023ko api. 28a, 14:15
Pako Aristi egilea, Lizarralderen senideekin, OƱatiko Gure Bazterrak elkarteko kideekin, eta Egiari Zoreko kidearekin, Basteron

Susana Arregik eta Jon Lizarraldek bere buruaz beste egin zutela dioen bertsio ofiziala kuestionatzen duen Irunberri, 1990: Arroilaren negarra aurkeztu zuten egileek Basteron, atzo. Pako Aristi egileak, Pilar Garaialde Egiari Zor Fundazioko kideak eta ikerketan parte hartu duen Jone Arrazola Oñatiko Gure Bazterrak elkarteko kideak hartu zuten hitza ekitaldian. Aurkezpena eta Pako Aristiren kontakizuna, bideoz ikusgai:

Aristik, denbora luzez iraun duen ikerketatik atera daitezkeen ondorioak aintzat hartuta, Irunberriko gertakizunen inguruko kontakizuna egin zuen. Bertsio horrek, Corcuera ministroak 1990eko ekainaren 29an Kongresuan eman zuen bertsio ofiziala erabat gezurtatzen duela ziurtatu zuen idazleak, “liburu hau, hari erantzunez egin den ikerketa independentea da; hark ezarri zuen bertsioa baino zorrotzagoa eta sinesgarriagoa”.

Pako Aristi, Pilar Garaialde eta Jone Arrazola, aurkezpen ekitaldian

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!