Andoaingo Fanny eta Ainhoa artisauak arduratu dira azoka antolatzeaz, eta nabarmentzekoa da hartu duten lana bitarteko gutxirekin hainbeste artisau erakartzeko eta guztia ondo irten dadin.
Eskulanez egindako denetariko produktuak ikusi eta erosi ahal izan dituzte bertaratu diren herritarrek: pitxiak, joskintza, scrap, eskulanak, margoak, bitxigintza, kosmetika naturala, eztigintza, ilustrazioa, garagardoa, gozogintza, kakorratza, ukenduak, olioak ta xaboia, gozoak, ogia, eztia, gazta, era guztietako zintzilikarioak…
Honako artisauek hartu dute parte azokan:
* Kiribil (Julia). Arropa pertsonalizatuak argazkiekin, laminak, poltsak....
* Kikuxa (Elisa). Gama altuko bisuteria eta osagarriak.
* Pelegrin (Iker). Zilarrezko artisautza.
* Bihurri. 3Dn inpresioa, bitxiak…
* Kotiko (Josune). Motxila eta poltsak, polipiela…
* Mañeko (Nagore). Gozogintza eta ogia.
* Baigorri (David). Eztigintza.
* Arteta (Josu). Ardi gazta.
* Nirarte (Diana). Pintura, belarritakoak…
* Lei Lei (Leire). alanbrezko bitxiak, makramea…
* Juliia Arte (Julian). Paisajeen kuadroak.
* Mimogoxo (Eztizen). Ukenduak, olioak ta xaboia.
* Jukima (Juani). Egunkarien zorroak, txontxongiloak, boligrafoak…
* Knot (Elena). Itsas korapiloak, eta horiekin metalezko lokarriak eta era guztietako zintzilikarioak.
* Toñi (Toñi). Poltsoak, zintzilikarioak, kakorratzak…
* Sorayarte (Soraya). Donostia. Karikaturen egilea.
* Poxtiñeneko gazta (Gorka). Gazta ketua eta naturala.
* Solearte (Sole). Eskulanez zaharberritzeak: scrap, testurak, decoupage...
* Kiribil (Julia). Arropan diseinua laminetan ta poltsetan.
* Bihurri (Nerea).
* Kotoi (Fany). Irizar enpresako kautxu birziklatuarekin egindako belarritakoak, kamixetak, erabulera anitzeko poltsoak…
* Rbelde (Amaiur) Joskintza (toteak, turbanteak, nezeserrak, zorroak...).
Bestalde, 1979an Triple A taldeak erail zuen Joxe Ramon Ansa gaztearen omenez plazaratu duten “Ez gaude ahaztuta” liburu-dossierra salgai egon da, horretarako azokan jarritako postu batean.