M28 Andoain

“Gure lehentasuna Andoain” izango da PSE-EEren goiburua Udal hauteskundeetan

Jon Ander Ubeda 2023ko mai. 5a, 11:17

Aurrera egiten duena eta harro egoteko modukoa da Maider Lainez alkategaiak defendatzen duen Andoain.

“Gure lehentasuna Andoain lo primero” izango da bere goiburua eta prensa ohar bidez zabaldu duen komunikazioan bost ildo orokor zerrendatu ditu:

“Andoain:

  • bizitzeko lekua: solidarioa, jasangarria eta aurrerabidezkoa.
  • lan egiteko lekua: etengabe aurreratzen eta hazkundean.
  • elkarrekin bizitzeko lekua: soziala, irisgarria eta parte-hartzailea.
  • gozatzeko lekua: naturala, kulturala eta osasungarria.
  • leku segurua, anitza eta berdinzalea”.

C2 egitasmoa

“Sozialistak C-II proiektuaren aurka gaude” goiburuarekin batera, Aldundiari “andoaindarren beharrak eta lehentasunak errespetatzea” eskatzen diote. Eta, bestalde, “Andoaingo garapena akordio bidez bermatuko duen proiektu bat” defendatuko dutela adierazi dute. Modu honetan, beraz, sozialistek C2ak kaltetutakoen plataformak egindako eskaerari erantzun dio.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!