Maiatzaren 16ean, asteartearekin, Andoni Alvarez Lete (EHBildu) eta Pepe Iparragirre (Elkarrekin Podemos) hautagaien txanda izango da. Elkarrizketak, hurrenez hurren, 19:00tan eta 20:00tan izango dira.
Maiatzaren 19an, ostiralarekin, Maider Lainez (PSE-EE) eta Imanol Goenaga (EAJ-PNV) hautagaien txanda izango da. Elkarrizketak ordu berean izango dira, hots, 19:00tan eta 20:00tan.
Elkarrizketen hurrenkera zozketa bidez egin da. Elkarrizketak ordu erdikoak izango dira, eta hautagaiak nahi izanez gero, ikuslegoak galderak egiteko aukera izango du.
Aiurrik, Udal hauteskunde kanpaina betean, alderdi politikoen ekitaldien aterkipetik atera nahi ditu hautagaiak eta amaitzear den agintaldiaz eta etorkizuneko erronkez galdera-sorta egingo die. Elkarrizketatzailea Jon Ander Ubeda Aiurriko zuzendaria izango da.
Ekitaldia irekia da, aretoa bete arte.
Zabalkundea internet sarean
Behin lau elkarrizketak egin eta gero, maiatzaren 22an Aiurri.eus gunean ikusi ahal izango dira lau elkarrizketak.