Futbola integraziorako bitarteko gisa aztertuko dute Basteroko eklitaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. hain zuzen, "Futbola integraziorako bitarteko gisa: euskara, inmigrazioa eta kirol egokitua" du izenburu solasaldiak. Euskaldunaren mendeurrenaren harira azken asteetan antolatu den solasaldi sortaren azken saioa izango da. Aurrez, Euskaldunaren ehun urteko historia eta oraina eta etorkizuna izan zituzten aztergai, apirilaren 26an.