Abiatu dira LABA Gravel topaketako ibilbide luzeko parte-hartzaileak

Xabier Lasa 2023ko mai. 20a, 06:57

Goizeko 05:00etan Leitzarango bailarako bidea hartu dute 35 bizikleta zaleek, Arruti gozotegian kafea hartu eta gero. LABA 270 km.ko proban ari dira parte hartzen (aurrez egindako erreportajea, klik eginda). Horietako bakoitza unero nondik dabilen jakiteko aukera ematen du egungo teknologiak, eurekin daramaten track-a dela medio. Bestalde, LABA 110 km.ko probakoak goizeko 10:00etan abiatuko dira. Denak ere arratsaldean iritsiko dira Zumea plazara. Bertan, festa txikia antolatu dute antolatzaileek, bizikletan ibiltzeko filosofia berri honetara egokitu diren parte-hartzaileei ongietorria emateko. Irteerako argazki-galeria, eta Klaudio Rezola antolakuntzako kidearen adierazpenak, ikusgai: 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!