M28 Andoain

Andoaingo hautagaien elkarrizketak, eguerdian ikusgai

Aiurri 2023ko mai. 22a, 08:05

Pepe Iparragirre, Elkarrekin Podemoseko hautagaia.

Eguerdian hasita, Andoainen ordezkaritza duten lau hautagaien elkarrizketak ikusteko aukera izango da Aiurrin. Andoni Alvarez (EH Bildu), Maider Lainez (PSE-EE), Imanol Goenaga, (EAJ-PNV) eta Pepe Iparragirre (Elkarrekin Podemos) elkarrizketatu zituen Jon Ander Ubeda Aiurriko zuzendariak, aurreko astean Basteron.

Elkarrizketa, hauteskunde-kanpainan, eta, jendaurrean. Erronka hori jarri zien Aiurrik Andoainen ordezkaritza duten lau hautagaiei. Emaitza, Basteroko saioetara hurbildu ez zenarentzat, aiurri.eus gunean ikusgai izango da eguerditik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!