LABA ibilbide luzeko parte-hartzaileek egin ahal izan zuten ibilbidea, motzekoek ez

Aiurri 2023ko mai. 22a, 11:59

05:00etan irten ziren LABA Gravel ibilbide luzea (270 km) egitera animatu ziren parte--hartzaileak, eta arratsaldeko 07:00etan hasi ziren iristen lehenbizikoak, Zumea plazako helmugara. Ibilbide motza (110 km) egiteko asmoa zirenek, ordea, irten bai, baina Leitzaranen, Bertxingo zentralaren parean, eten egin behar izan zuten martxa, egundoko euri jasa zela medio. Argazki-bildumak eta bideoak, goizekoak nahiz arratsaldekoak, ikusgai daude klik batera. 

Unai Agirrebeitia, Ander Lazkano, Arkaitz Alkain, Mikel Roldan, Jabi Miguel eta Unai Yus izan ziren Zumea plazako helmugara iritsi ziren lehenbiziko parte-hartzaileak, Leitzaran, Aralar, Bidasoaldea eta Artikutza zeharkatu eta gero. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!