Eskualdeari begira hizketan aritu da Iriarte, Andoain herriarekiko duen lotura alde batera utzi gabe. Haurtzaroko aipamen ugari gogoan ditu, aitaren jatorri andoaindarra ahaztu gabe. Arazoak aipatu ditu eta arazoei irtenbidea emateko irtenbideak elkarrekin hartu beharko direla adierazi du. Izan ere, alboan izan ditu Beterri-Buruntzako EH Bilduko hautagaiak. Eta baita Batzar Nagusietara aurkeztuko diren hainbat hautagai. Besteak beste, Ainara Rodriguez andoaindarra. Herritar bakoitza protagonista bilakatzea nahi du Iriartek: "Herritarrekin aritu behar dugulako, nahita nahiez".
Andoni Alvarezek eskertza adierazi die kanpainan lankide dituen pertsona guztiei, eta hainbat zerrendakide igo ditu oholtzara. Liburutegia eta kiroldegiko bigarren pistarekin batera, alkatetzatik heldu beharreko erronka batzuk aipatu ditu: Osasun publikoaren aldeko defentsa, gazteei etxebizitza eskaintzea eta tokiko merkataritza ataka estutik irteten laguntzea.
Ekitaldia zizka-mizkekin amaitu da. Ehun lagunetik gora elkartu da gaurkoan, Kontzejupean.