M28 Andoain

EAJ-PNVren aldeko botoa eskatu dute Eider Mendozak eta Imanol Goenagak

Aiurri 2023ko mai. 23a, 21:33

Kanpaina aurrera doa eta botoen bila jarraitzen dute alderdi politikoek. Gaurkoan, jeltzaleen bi hautagaiak Andoaingo kaleetan ibili dira. Imanol Goenaga alkategaiari batu zaiolako Eider Mendoza Ahaldun Nagusirako hautagaia.

Juanita Alkain plazatxoan adierazpenak eskaini dituzte, eta segidan propaganda banatzen aritu dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!