M28 Andoain

Propaganda zabaltzeko panelen egoera tamalgarria

Aiurri 2023ko mai. 25a, 07:19

Ikastetxeen kanpoaldean jarritako xafla horiek zabortegian behar lukete. Zikin, oker daude. Paisaia nabarmen zatartu dute. 

Xafla berriak beharko dira hurrengo deialdietarako, eta ondoren xafla horiek hezetasunik gabeko gune batean gorde. Datorren udaberrian dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak. Ordurako berritu beharko dira panel horiek, gehien gehienen egoera tamalgarria baita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!