Kontzerturako, eskolako irakasle batzuen laguntza izan zuten: Myriam Ulanga piano jolea, Iosune Marin gitarra jolea, Igor Ruiz baxu elektrikoa eta Alex Alonso bateria jolea. Abesbatza Txikiak, bakarka, Kontzertua berezia suertatu zen abesbatza txikiarentzat eta gaztearentzat, batez ere. Izan ere, bihar, ostiralarekin, bi abesbatzako abeslariak Pariserantz abiatuko dira. Larunbatean, Paris bixitatu ostean, Igandean Disneyeko Videopolis antzokian kontzertua eskainiko dute. Kontzertu hori egin ahal izateko, aurrez, grabaketa batzuk bidali behar izan zituzten, eta aukeratuak izan ziren. Egundoko ilusioarekin prestatu dituzte aktuazioa eta bidaia.