Honako menua izango du bazkariak: txorixo egosia, entsalada mistoa, txuleta, gazta irasagarra eta intxaurra.; edateko, sagardoa, ardoa, ura eta kafea. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, sonbrilla lehiaketa ospatuko da bazkarian, azken urtetako ohiturari jarraiki. Azaldu dutenez, “berdin dio txikiak, handiak, koloretakoak, apainduak, itsusiak… izan. Eraman etxetik bat, eskura edukiz gero! Bat behintzat saritua izango da”.
Iaz ospatutako Bazkari Herrikoiko argazki-bilduma, ikusgai.