Dena esatera, Andoaingo arreta bulegoan eskaini dituztenak Eudelek ekoiztutakoak dira. Bertan ageri dira Eitb-ren edota Kutxabanken logoak. Igandeari begira, etxean ikurrinik ez duenak eta eskuratu nahi duenak, Kale Nagusiko Keinun erosteko aukera dauka.
Sokadun banderak dira, kalitatezkoak, eta tamainaren arabera 9 eta 14 euroko prezioan saltzen ari dira. Euskal Herrikoa ez ezik, Nafarroakoa ere saltzen dute bertan.