Andoain Tourra jasotzeko prest dagoela esan daiteke. Bart, gauerdian, garabiak azken ibilgailuak kendu zituen errepidetik. Goizean goiz ibili denarentzat, begien parean zuena ez ohiko paisaia zen. Andoaingo errepide nagusiak garbi agertzen ziren, ibilgailurik eta edukiontzirik gabe. Udal garbitzaileak Erro kalean ziren, garbiketa lanetan. Prest da, beraz, alfonbra gorria txirrindularientzat.
#Tourra #Ibilbidea #Ordutegiak
- Asteasu: 15:38 / 15:57
- Zizurkil (Elbarrena): 15:40 / 15:59
- Andoain: 15:46 / 16:05
- Urnieta: 15:53 / 16:14
*Publizitate karabana 2 ordu lehenago pasako da ibilbide beretik