Zelaieta honela mintza da Asuncion Klinika mintzagai hartuta: “Euskal oasiaren harribitxia, Osakidetza, gainbehera doa, eta osasun publikorako eskubidea mehatxatzen duen faktoreetako bat sektore pribatuarekin osasun zerbitzuak ituntzea da. Gipuzkoa da hitzarmen-bolumen handiena duen lurraldea, eta esparru horretan, Tolosako Asuncion Klinika nabarmentzen da. Zentro pribatu horri 71 milioi euro eman dizkio Osasun Sailak 2019tik 2022ra. Asuncion Klinika Tolosaldeko eskualdeko erreferentziazko osasun-zentroa da. 65.000 biztanletik gorakoa, eta osasun publikoaren inguruko krisiaren erakusgarri bat da han gertatzen dena”.
Zelaietak gehitu duenez, liburuak Osakidetzaren eta Asuncionek Klinikaren arteko 80ko hamarkadako hitzarmenaren jatorria azaltzen du, eta baita, “akordio horren ondorioz sortutako negozioa ere; ate birakariak eta ustelkeria gertakariz zipriztindutako klientelismoa; sindikatuen salaketekin, oposizio politikoarekin eta mobilizazio sozialarekin batera”.
Euskal Herriko erresidentziak gaitzat harturik, Zelaietak lehendik ere badauka egina beste liburua; hain zuzen, 2022an iaz RESIDENCIAS S.A., el Negocio de los cuidados en Euskal Herria liburua plazaratu zuen.
2021ean, berriz, Zaldibarko zabortegiaren inguruko auziari buruzko liburua egin zuen, Zona Cero izenburuarekin. Hemen klik eginda, Aiurriri 2021eko martxoan eskaini zion elkarrizketa irakur daiteke.