Musika Eskolako bi abesbatza gazteek Parisen kontzertu arrakastatsua eman zuten

Aiurri 2023ko uzt. 7a, 14:33

Katrin iturraldek zuzentzen dituen Udal Musika Eskoloako abesbatza txikiak eta gazteak Disneyeko Videopolis antzokian kontzertua eskaini zuten ekainaren 18an. Ilusio handiarekin prestatu zuten bidaia, eta arrakastatsua gertatu zen bertan egin zuten aktuazioa. Abeslariek egindako argazki-bilduma, ikusgai:

Aldi berean, ez dago gaizki gogoratzea ere Parisera abiatu aurretik ekainaren 14an Basteron eman zuten kontzertuko zenbait abesti. Izan ere, horiekin eta beste zenbaitekin osatu baitzuten kontzertua Parisen.

Parisetik itzuli, eta San Juan bezperan, San Martin emanaldi xumea eskaini zuen abesbatza gazteak, San Matin parrokian ospatu zen Salbe Goreneko mezan.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!