Kaletxikiko jaiak 2023

Alorreneak irabazi du Kaletxikiko XXVIII. Sagardo Txapelketa

Xabier Lasa 2023ko uzt. 8a, 17:26

Alorreneak irabazi du Kaletxikiko XXVIII. Sagardo Txapelketa, Urdaira bigarren geratu da eta Lizeaga hirugarren, epaimahaiaren erabakiaren arabera. Ospe handiko txapelketa da Kaletxikikoa, eta jendetza bildu da sagardoaren festan Kaletxikiko plazan, eguardian. Argazki-bildumaren eta bideoaren eskutik ikusi daitekeen bezala. 

12 sagardotegik hartu dute parte txapelketan: Akarregi (Hernani), Alorrenea (Astigarraga), Altuna (Urnieta), Eula (Urnieta), Gaztañaga (Andoain), Irigoien (Astigarraga), Itsasburu (Hernani), Lizeaga (Astigarraga), Mizpiradi (Andoain), Petritegi (Astigarraga), Rufino (Hernani), eta, Urdaira (Usurbil).  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!