Gazteak arrantzan aritu dira Olazarren, Kaletxikiko jaien barnean

Aiurri 2023 uzt 10 Andoain

Herritarrek askotariko ekintzez gozatzeko aukera eduki dute Kaletxikiko jaietan, izan haur, gazte edo heldu. Iragan asteburuan, gaztetxoek arrantzale gisa trebatzeko aukera eduki dute Olazarren, Ontza elkartearen eta bertan arrantza sailaren arduradun den Joseba Barandiaranen eskutik. Amaieran, hainbat opari zozketatu zituzten (argazki-bilduma, antolatzaileena).