Kaletxikiko jaiak 2023

Soka Dantza egin dute Kaletxikin, ohitura den legez

Xabier Lasa 2023ko uzt. 9a, 18:51

Tradiziozko Soka Dantza egin dute Kaletxikiko plazan eguardian, auzotarren eta Urki dantza taldeko kideen eta Olagaingo txistularien eskutik. Dantzan barrena, apirilean ehun urte bete zituen Joxe Manuel Erkizia auzokidearen ohorez egin dituzte Zortzikoak dantzariek. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!