Ontza elkartetik ikurrina eta bertako bandera hartu, eta danborradari ekin diote danbor-joleek eta kulpela-joleek, Los Incansables txarangaren doinupean. Zahar Egoitzan bertako egoiliarrei saioa eskaini ostean, Berrozpen egin dute ondorengo geldialdia. Goikoplazan, berriz, Andoni Alvarez alkateak egin die harrera, eta bertan zein Aita Larramendiren eskulturaren aurrean, joaldi bana egin dute. Argazki-bilduma eta bideoak, ikusgai: