Uribesalgori eta Ibañezi aitortza egiteko, abesti bana estreinatu ditu Gora Kaletxiki Bandak

Xabier Lasa 2023ko uzt. 9a, 20:48

Gora Kaletxiki Bandak Joxe Mari Oiartzabalek sortutako bi abesti estreinatu ditu Kaletxikin, eguardian eman duen kontzertuan. Bandako bi musikari beteranoei eskainitako abestiak dira: Luciano Uribesalgo eta Jexux Ibañez Andoaingo gizon prestua. Aldi berean, kontzertua baliatu dute Delfi Diez Uribesalgoren emaztearekin, Gloritxu Igarategi Ibañezen amarekin eta ehun bete dituen Joxe Manuel Erkiziarekin esker oneko agertzeko. Une hunkigarri asko izan dituen kontzertuaren argazki-bilduma eta hainbat bideo, ikusgai:

Foxtrot bat da Luciano Uribesalgo abestia, eta kalejira girokoa Jexux Ibañez Andoaingo gizon prestua abestia. Joxe Ramon Berrondok osatu du azken horren letra, Andoaingo musikagintzan eta kulturgintzan aspalditxotik jokatzen ari den eragiletza aitortzeko asmoz.

Honela dio letrak:

Andoainen jaioa

ta bertan bizia

Jexux Ibañez dugu

pertsona bitxia

musikagintzan jarriz

grina ta grazia

herriko kulturgintzan

ereinez hazia.

 

Gora Kale Txiki da

bere oinarria

bonbardinoa joaz

ahoan irria

ekintza xumeekin

bultzatuz herria

zurekin aritzea

dugu pozgarria.

 

Jexux Maitia!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!