Nerea Tudurik gai pertsonalak eta sozialak tartekatu zituen poesia errezitaldian

Aiurri 2023ko uzt. 16a, 08:20

Nerea Tuduri, Igor Tuduri eta Mono Irazi

Nerea Tudurik poesia errezitaldia egin zuen Xarma tabernan, Igor Tuduri soinu sortzaileak eta Mono Irazi gitarra-joleak lagunduta, atzo arratsaldean. Bere bi liburu oinarri hartuta, gai pertsonaleko pasarteak (Alzheimarra jasan zuen Pakita amari eskainiak, bikotearekin harremanak...), sozialagoekin (Algodonerako emakumeak, haurrenganako indarkeria sexuala...) tartekatu zituen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!