“Poesia kontzertuan”, Nerea Tuduri, Igor Tuduri eta Mono Irazirekin

Aiurri 2023ko uzt. 13a, 10:33

Nerea Tuduri poetak, Igor Tuduri soinu sortzaileak eta Mono Irazi gitarra-joleak “Poesia kontzertuan” izeneko ikuskizuna eskainiko dute Xarma tabernan, larunbatarekin, 19:00etatik aurrera. Hirukoteak adierazi duenez, “Hitzak, soinua, espazioa, eta publikoaren arteko solasaldi intimo eta pertsonala”, izango da bertaratzen direnek ikusiko duten emanaldia.

Nerea Tuduri poeta andoaindarrak bi poesia liburu idatzi ditu (elkarrizketa bana, Aiurrin irakurgai daude) azken urtetan: kontakizun laburrak eta poesia biltzen zuen Inviernos frente al mar liburua 2019an, eta No hay agua para las flores 2022an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!