Kale Berrian, Mendoza txurreria zaharra egon zen tokian, lanean hasiak dira egunotan. 1996an ateak betirako itxi zituen txurro-saltoki mitikoa oroitzeko, baner bat eta eserleku bat ipiniko dituzte, Burdina elkartearen ekimenez. Santiago Mendozak, Juanita Escribanok eta horien seme Virgiliok kudeatu zuten negozioarekin lotutako makina bat azalpen biltzen dituen argitalpena ere kaleratuko dute. Irailaren 22an jarriko dute guztia herritarren eskura, bultzatzaileek. 2016ko apirilean familiarekin egindako erreportajea, irakurgai.