Liburutegiak ateak zabaldu ditu berriro

Aiurri 2023ko irailaren 11

Udal liburutegiak gaur arratsaldean berriro zabaldu ditu ateak, arratoiek sortutako arazoak zirela medio azken egunetan itxita egon ostean. Ohiko ordutegiari, hots, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara (ostiraletan, 10:00etatik 19:00etara) eta aurreikusitako ekitaldiei eusten die; besteak beste, Irakurketa klubaren eskutik, 2015etik 2019ra bitarte jaiotako haurrei begirako lau ekimen antolatu ditu, irailaren 19an, urriaren 24an, azaroaren 21ean eta abenduaren 19an. Izen-ematea: liburutegian bertan edo liburutegia@andoain.eus helbidera idatzita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!