Juanita Alkain euskaltzalearen izena ipini diote ikastolaren lehen hezkuntzako eraikinari

Xabier Lasa 2023ko aza. 11a, 16:21

Juanita Alkain irakasle euskaltzalearen izena ipini diote Aita Larramendi ikastolak Rikardo Arregi kalean daukan lehen hezkuntzako eraikinari. Jai giroan egin dute izendatze ekitaldia, eta besteak beste, Juanita Alkainen senitartekoak bertan izan dira. Aldi berean, Jose Mari Oiartzabalek konposatu duen "Aita Larramendi Ikastolaren Ereserkia" estreinatu dute, Gora Kaletxiki txarangaren eta danborrada osatu duten hainbat ikasleen eskutik. Ekitaldiko argazkiak eta bideoak, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!