Musika Bandak giza sarraskien aurkako mezua zabaldu du Santa Zeziliaren eguneko kontzertuan

Aiurri 2023ko aza. 18a, 07:30

Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandak "Giroak" kontzertua eskaini du Basteron bart gauean, Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna ospatzeko. Kennyren "Our man in Paris" abestia jo aurretik, Mikel Emezabal zuzendariak Palestinako eta Israelgo musikari gazteak biltzen dituen West Eastern Divan Orchestra hartu du gogoan, eta azken aldian gertatzen ari diren giza sarraskien aurkako mezua zabaldu du. Abestian barrena, Bandako zenbait musikarik Palestinako bi bandera zabaldu dituzte. Argazki-sorta eta bideoak, ikusgai:   

Bandak, Jacob de Haan, Eric Withacre, Jesus Guridi, Ferrer Ferran eta Terry Kenny konposatzaileen obrak interpretatu ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!