#A30 Greba Feminista Orokorra

Greba deialdiarekin bat egiteko hitzorduak biderkatuko dira, datozen egunotan

Aiurri 2023ko aza. 19a, 10:40

Datozen egunetan grebaren deialdiarekin bat egiten duten hitzorduak biderkatuko dira, Andoainen.

Murala margotu zuten, atzokoan, Joakin Larretan. Bi esku, elkarri lotuta, ageri dira irudi nagusian. Eta haren ondoan greba deialdiaren logoa eta lema nagusia. Txapak egin zituzten, toki berean. Eta bertan eta Goikoplazan zegoen jendearen artean banatu zituzten.

Azaroak 22, asteazkena

18:30 Basteroko ekitaldi aretoan Mahai ingurua: “Zergatik greba feminista orokorra? Zaintzaren alderdi ezberdinak jomugan”. Hainbat zaintza-arlotako kideen testigantzak eta ikuspuntuak izango dira hizpide, grebaren arrazoiak kokatzeko eta ulertzeko asmoz.

Azaroak 23, osteguna

18:30 “Greba Feminista Orokorrera goaz!” Agerraldi jendetsua eta pintxo-pote girotua.

Azaroak 25, larunbata

12:00 Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Mobilizazioa, Goikoplazatik.

Azaroak 27, astelehena

18:00 Martxa zaratatsua.

Azaroak 30, osteguna

GREBA FEMINISTA OROKORRA! Egun horretan, mobilizatzeko deia luzatu die herritarrei Andoaingo mugimendu feministak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!