Abenduaren 1etik 3ra, ihesgela Goikoplazan

Aiurri 2023ko aza. 21a, 08:28

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, Andoaingo Udaleko Euskara sailak egitarau berezia iragarri du, asteburu osora luzatuko dena.

Abenduak 1-3, ihesgela Goikoplazan

Arreta berezia piztuko du horrek, herrikideen artean. "17. logela" izenekoa, istorio misteriotsuan murgilduko dira partaideak.  Zer da aurreratu daitekeena? Sustatzaileek honela aurkeztu dute ekimena: "Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko".

Aurretik izena eman beharra dago

Asteburu osoan zehar, 20 taldek parte hartu ahal izango dute. Doakoa izango da, baina taldeko kide batek aurrez izena eman beharko du honako lotura honetan: euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela. Taldean parte hartzeko eta gozatzeko egitasmoa izango da, beraz.

"e// marka", abenduaren 3ko ospakizunean 

Andoainen ekitaldi berezia iragarri dute abenduaren 3rako. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Basteron ospakizuna iragarrita dago eguerdiko 12:00etarako. Markarekin bat egitea erabaki duten Andoaingo merkatari eta ostalarien apostua balioan jarriko du Udalak: "Ekitaldi horretan e// marka duten merkatari eta ostalariek nahiz herritar orok hartu ahal izango dute parte. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, normaltasunez egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua erdigunean jarri eta erabileran eragiteko aprobetxatzea da helburua. Izan ere, Andoainen badira euskaraz lasai aritzeko espazioak". 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!