Gaur zortzi, Greba Feminista Orokorra deituta dago Euskal Herrian. Andoaingo greba-komitea zeregin betean murgilduta dabil. Atzokoan, zaintza ardatz zuen mahai-inguru mamitsua antolatu zuten Bastero Kulturgunean. Jone Larrañaga kazetariak, ohi duenez, maisuki bideratu zuen. Gaurko agerraldia deitu dute Plaza Morean, greba eguneko xehetasunak eskaintzeko.