Rikardo Arregi kazetaritza-sarien ekitaldia, hilaren 29an

Aiurri 2023ko aza. 27a, 08:37

Euskal Herrian banatzen den sari garrantzitsuena da. Asteazken honetan iluntzeko 19:00tan hasiko da sari-banaketa ekitaldia, Bastero Kulturguneko auditorioan.

Andoaingo kazetariaren izena daraman sariketak kazetaritza eta komunikazio prestua, kalitatekoa eta garaian garaiko beharrizanetara egokitua saritu nahi du. Hori du xede nagusi. Andoaingo Udalak antolatuta, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika  Sailaren dirulaguntzaz, erreferente bilakatu da sektorean. Begirada, beraz, datorren azaroaren 29ko ekitaldira jarrita dago. Iluntzeko 19:00tan hasiko da sari-banaketa ekitaldia, Bastero Kulturguneko auditorioan.

Azken urteotan, bi sari nagusi banatu dira. Bata, komunikazioari dagokiona. Bestea, kazetaritzari loturikoa. Dagoeneko zortzi finalisten berri eman dute, eta Basteron saridunak jakinaraziko dituzte. Kazetaritza estiloak alderatzen hasita, podcastak nabarmendu dituzte epaimahaikideek. Honako hauexek dira: Eneko Bidegain, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Miren Gabantxo, Pantxika Maitia eta Ion Muñoa. Idazkari Arantza Aguado Andoaingo Udaleko euskara teknikaria izan da. Mahaiburu, berriz, Marta Lasa zinegotzia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!