#A30 Greba Feminista Orokorra

Greba Feminista Orokorraren deitzaileek antolatu duten manifestazioarekin bat egun dute ehunka herritarrek

Jon Ander Ubeda 2023ko aza. 30a, 13:47

San Juan Bataiatzailearen kanpaiak jotzearekin batera abiatu da manifestazioa, Goikoplazatik. Ehunka lagunek bat egin dute, deialdiarekin. Nafarroa plazatik igaro ondoren Kale Nagusirantz abiatu dira, Zumea plazan amaiera emateko.

Agustin Leitza kalean Aiurriko kamerak manifestazio osoa jaso du. Bertako irudietan ikus daiteke manifestazioan dozenaka eta dozenaka herrikide elkartu direla.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!