2023/12/14 17:00

Bilera

Jabekuntza Eskolan kurtso bukaerako elkargunea

Jabekuntza  Eskolan kurtso  bukaerako elkargunea
Urigain Etxea, Andoain

Abenduan gure udazkeneko ikastaroak bukatu ditugu, eta parte hartu duzuen emakumeekin zein Eskolan interesa duzuenekin ere elkartzea gustatuko litzaiguke. Modu informalean, pikoteo musikatua antolatu dugu, Jabekuntza Eskolaz dituzuen iritzietaz eta aurrera begirako beharretaz hitz egingo dugu. Eta ez baduzu hitz egin nahi ere, etorri, ondo pasako dugu eta!

Hitzordua: Abenduak 14, osteguna.

17:00etan Urigainen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!