Ackzesible-Andoain Irisgarria elkarteak antolatuta, Irisgarritasuna Andoainen aztertzeko bilera irekia egingo da Basteron, martxoaren 25ean, larunbatarekin, 10:30etik aurrera. Elkarteak irisgarritasunarekin sentsibilizatuta dauden Andoaingo pertsona guztiak gonbidatzen ditu, elkarren berri edukitzeko besteak beste.
Gazte Festetarako proposamenen kontrastea egin nahi dute, eta horretarako bilera deitu dute. Datorren martxoaren 28an izango da Lekaion, arratsaldeko 18:00tan hasita. Udalak, bestalde honako hau jakinarazi du: "Gogorarazten da proposamenak jaiak@urnieta.eus helbidera bidali behar direla, martxoaren 27a baino lehen".