Uztailak 29, asteartea 10:00 Toka txapelketa, Olaederra kiroldegiaren ondoan. 11:00 Jubilatuen eskulanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan. 14:00 Jubilatuen bazkaria eta ondoren dantza, Txerminen. 18:30 Herri kirolak, Erreboteko plazan. Harria jaso, aizkora, aizkora altueran,… Julen Kañamares, Eneko Otaño, Ugaitz Mugerza, Irati Astondoa, Uxue Ansorregi, Ainitze Zumeta, Urdax Magunazelaia. 18:30 Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira, Malkar plazatik abiatuta, Hernaniko Dultzaineroek alaituta.
Prezio berriak ezarri dituzte hiri barruko autobus zerbitzuan. Bide batez, abuztuan martxan izango da.
Udan udal pilotalekua zabalik izango da. Erabilera librekoa izango da, beraz. Urnietako pilotalekua.Ordutegia: 09:00-21:00.
Leitzaran Bisitarien Etxea zabalik egongo da udan: Bisitarien Etxea, Otieta.Ordutegia: 09:30-18:30
Dagoeneko seigarren ediziora iritsi da Zizurkilgo Intxaur pilota txapelketa. Euskal Herria, Nafarroa eta Errioxako pilotarien parte hartzea-izaten du eta hala izango da aurten ere. Uztailaren 18an abiatu, eta abuztuaren 14an amaituko da txapelketa entzutetsua.