Ekainak 26, ostirala KUADRILLA EGUNA 11:00 Futbito txapelketa Herriko LHko haurren Futbito txapelketa eskolan. 13:30 Txupinazoa Herriko Odol-emaileen taldearen eskutik eta sorginaren jaitsiera. Kalejira buruhandi, erraldoi eta herriko txistulariekin. Festa Batzordeak erabakita, aurtengo txupinazoa herriko odol-emaileen Taldeak botako du, urteetan egindako lan isila aitortzeko; izan ere, haien ahaleginari esker ,herritarrek herrian bertan odola emateko aukera izaten dute. 14:30 Gazteen bazkari autogestionatua Herriko LH6 eta DBHko gazteen bazkari autogestionatua. 14:30 Kuadrillen bazkaria Kuadrillen arteko bazkaria. Ondoren bingo-musikatu berezia. 17:30 Dj Kaktus Haur eta gaztetxoentzako Dj Kaktus, Ibargaingo zelaian. 19:00 Elektrotxaranga Elektrotxufla elektrotxaranga. 23:00 Erromeria ITZAL erromeria taldea eta bukatzeko, DJ FIFI TA FEFA.
Euskal Latin Jazz Ska Project. Ekainak 26, ostirala.Txurrut taberna.
Kantazaun taldeak kantu kalejira bat egin ohi du hilabete bakoitzeko azken ostiralean, eta hilabete honetako hitzordua ostiral honetan izango da.
Hizkuntza: Euskara
Ostiral honetan, Intxaur pilotalekuan, VIII. San Fermin torneoa jokatuko da Zizurkilen. Joan zen igandean jokatzekoa zen jardunaldia, baina beroagatik atzeratu egin zuten. .Alde batetik, Arruti-Galardi eta Arratibel-Berasaluze bikoteak izango ditugu. Eta, bestalde, elite mailan Aldai-Bergara bikoteak Zabaleta-Erasun bikotearen kontra jokatuko du. 18:00etan hasiko dira partidak.
Laukote honek gustuko dituzten kantuen bertsioak jotzen ditu, betiere jazz, bossa edo bluesaren barruan.
Ekainaren 13an hasiko da Urnietako igerilekuen denboraldia. Irailaren 13ra arte zabalik egongo da, egunero 10:00etatik 20:30era.
Ekainaren 13an irekiko dute Asteasuko udal igerilekua. Irailaren 6ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Ostiral eguerdian abiatuko dira jaiak Asteasun.
Urriaren 3an egingo dute ospakizuna Urnietako Oianume jatetxean. Ekainaren 30a bitarteko epea dago izena emateko.
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |