Asteasuko jaietako egitaraua

Aiurri 2026ko ekainaren 17a

Ekainaren 26an ospatuko dute Kuadrilla Eguna.

Ostiral eguerdian abiatuko dira jaiak Asteasun.

Ekainak 23, asteartea

21:00 San Juan bezperako sua eta dantza

Ekainak 25, osteguna

Herriko DBHkoen Futbito txapelketa eskolan

· Goizean: lehen partidak.

· Bazkaria: bokatak (norberak eramanda).

· Arratsaldean: azken partidak eta finala.

· 17:00 sari-banaketa.

16:00 Txozna

Txozna herrikoia prestatzeko azken lanak.

18:00 Herri kirolak

Lagunarteko Herri Kirol lehia Ibargaingo zelaian.

19:00 Emakumeak palan

Finalak.

21:30 Txintxon eta Mus txapelketak

21:00-21:25 Izen-emateak. Bikotekide batek gutxienez Asteasun erroldatuta egon behar du.

Ekainak 26, ostirala

KUADRILLA EGUNA

11:00 Futbito txapelketa

Herriko LHko haurren Futbito txapelketa eskolan.

13:30 Txupinazoa

Herriko Odol-emaileen taldearen eskutik eta sorginaren jaitsiera.

Kalejira buruhandi, erraldoi eta herriko txistulariekin.

Festa Batzordeak erabakita, aurtengo txupinazoa herriko odol-emaileen Taldeak botako du, urteetan egindako lan isila aitortzeko; izan ere, haien ahaleginari esker ,herritarrek herrian bertan odola emateko aukera izaten dute.

14:30 Gazteen bazkari autogestionatua

Herriko LH6 eta DBHko gazteen bazkari autogestionatua.

14:30 Kuadrillen bazkaria

Kuadrillen arteko bazkaria. Ondoren bingo-musikatu berezia.

17:30 Dj Kaktus

Haur eta gaztetxoentzako Dj Kaktus, Ibargaingo zelaian.

19:00 Elektrotxaranga

Elektrotxufla elektrotxaranga.

23:00 Erromeria

ITZAL erromeria taldea eta bukatzeko, DJ FIFI TA FEFA.

Ekainak 27, larunbata

HAURREN EGUNA

10:30 Haurrentzako jolas eta lehiaketak

Marrazkiak, xakea, krosa...

11:30-13:30 Puzgarriak

eta jokoak

13:30 Haurren bazkaria

14:30-16:30 Puzgarriak

eta jokoak

17:00 Konkis txikia

Herriko LH6tik DBH4ra bitarteko gazteentzako Konkis txikia.

18:30 Sagardo dastaketa eta patata-tortilla txapelketa

19:00 Patata-tortilla txapelketaren sari banaketa

20:30 Barrikote morea

Emakume taldeak eta herriko gazteek antolatuta.

ANIMATU MOZORROTZERA

Aurtengo gaia musika. (Norberak bere afaria eraman beharko du).

22:00 Suzko zezena

23:00 Kontzertuak

Alarma Morea eta Burutik.

Bukatzeko DJ Naza.

Ekainak 28, igandea

12:00 Bertso saioa

Andoni Egaña, Julio Soto, June Aiestaran, Nerea Ibartzabal eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea, Amaia Agirre.

18:00 Musika emanaldia

Trikitixa eta pandero ikasleen musika emanaldia.

Ondoren buruhandiak

21:00 Herri afaria

Ondoren Pasai txaranga

Eta bukatzeko, karaoke herrikoia

Ekainak 29, astelehena

SAN PEDRO EGUNA

10:00 Diana

11:00 Meza nagusia

Ondoren,

· Dantza-soka.

· Esku pilota partidak.

· Hamaiketakoa.

17:00 Haurrentzako ikuskizuna

Eneko Gutierrez magoaren “Magiaz blai” ikuskizuna plazan.

18:30 Kalejira

Herriko trikitilariak, txistulariak, Usarrabi abesbatza, buruhandiak eta erraldoiak.

23:00 Izer eta Alabier trikitilariak

Ekainak 30, asteartea

JUBILATUEN EGUNA

11:00 Ginkana

Herriko LHko gaztetxoentzako ginkana berezia plazan.

11:30 Jolasak

Herriko HHko haurrentzako jolasak plazan.

13:30 Jubilatuen bazkaria

Bazkalostean trikitilariak

Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariak.

18:00 Herri kirol jaialdia

19:00 Erromeria

Patxi eta konpainiarekin erromeria eta dantza.

Festak amaitzeko sorginaren igoera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!