Andoaingo Olagain Udal Txistulari Elkartea kalejiran arituko da herrian barrena, urtea agurtzeko gabon doinuak zabaltzen.
Harroila kultur elkarteak San Silvestre lasterketa antolatu du urteko azken egunerako. Urteko azken kirol-proba Zumea plazatik atera behar da eta herriko kirolariek sasoian dauden probatzeko aukera izango dute, baita mozorro originalak erakusteko ere. Giro aparta izango da.
Urtezahar eguna eta 2027ari ongi etorria musika dantzagarriaz alaituko ditu “Nemux Professional Music” DJ-ak. Arratsaldeko saioan photocall bat egongo da.