Loreak erabiliz aterako koroa egiteko tailerra, Garazi Dorronsororen eskutik. Abenduak 1, asteartea.17:00 - 19:00Atxulondo kultur etxean Aldez aurretik izen-ematea beharrezkoa da eta udal-bulegoetan egin behar da.
Datorren abenduaren 1ean, solasadia Martxelo Otamendirekin Bastero Kulturgunean. Ainara Arratibel izango da dinamizatzailea.
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.