Inprobisazioa eta musika Zuzeneko inprobisazio ikuskizun bat, musikal, komiko eta errepikaezina, non publikoa den benetako gidoilaria. Istorio, pertsonaia eta doinu bakoitza ikus leen proposamenetatik abiatuta sortzen da unean bertan. Eszena azkarrak, joko komikoak eta zuzenean inprobisatutako abestiak.
Urteroko ohiturari jarraipena emanez, Andoaingo Kale Nagusiko elkarte ezagunak bertso-afaria iragarri du. Aurten abenduaren 4an izango da, ostiralarekin. Sebastian Lizasorekin batera kantuan ariko da Maialen Arzallus.
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.