Ane Labaka Mayozek amatasuna hizpide du “Hezur berriak” poesia-liburuan. Liburua ardatz hartuta, oholtzara igoko dira bost lagun: Ane Labaka idazle eta bertsolaria, Ines Osinaga Urizar musikaria eta Uxue Alberdi Estibaritz, Oihana Iguaran Barandiaran eta Amaia Agirre Arrastoa bertsolariak.
Bertsotan: Amaia Agirre Arrastoa,Oihana Iguaran Barandiaran eta Uxue Alberdi Estibaritz Musika: Ines Osinaga Urizar Gai-emaile: Ane Labaka Mayoz Ugaritu egin dira zenbait bertsolari eta idazlek gidatutako bertso-saio literarioak; Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuan ardaztutakoa edo Miren AmurizarenPleibaken ingurukoa, kasu. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. Ane Labakaren Hezur berriakpoema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta, eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu. SARRERA: DOAN