Mahai-ingurua: Maiatzak 21, osteguna Gaia: "Bizitza independienteak eta desgaitasuna". Hizlariak: Mikel Malkorra (Elkartu, Gipuzkoako desgaitasun fisikoa duten pertsonen federazio koordinatzailea) eta Javier Arroyo Mendez (Foro de vida independiente y divertad). Tokia: Bastero Kulturgunea. Ordua: 17:30-19:30. Hizkuntza: Gaztelera.
Hizkuntza: Gaztelania
Datorren astean, maiatzaren 21ean, Mintzodromoa egingo dugu Urnietan. Euskaraz praktikatu nahi baduzu... parte hartu!
Maiatzaren 21ean, Iraitz Lizarragak GORPUTZ ESPRESIO TAILERRA emango du 18:00etan, Atxulondo kultur etxean. Gogoratu tailerretarako aurrez izena eman behar dela, udal-bulegoetan edo bulegoa@zizurkil.eus helbidean. Tailerrak doakoak dira eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta daude.
Gabonetako edizioaren arrakastaren ondoren, Moda Biziz ekimena itzuliko da Amasa-Villabonara datorren ostegunean, maiatzaren 21ean. Txistulari plazan egingo da moda desfilea, eta herriko hainbat merkatarik udaberri-udako proposamenak aurkeztuko dituzte, tokiko merkataritza balioan jartzeko helburuarekin.
Zizurkilgo Udalak udalekuak antolatu ditu uda honetarako, eta jada martxan dago izen-ematea. Bi udaleku mota egongo dira: 2014 eta 2019 artean jaiotako haurrentzako irekiak, eta 2020 eta 2022 artean jaiotako txikientzako egokitutakoak. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, udal-bulegoetara jo edo egoitza elektronikoa erabili daiteke; epea maiatzaren 4tik 29ra egongo da zabalik.
Amasa-Villabonako Seaska Haurreskolak 50 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute aste honetarako. Hitzaldiak, ipuin-kontalaria, erraldoiak, herri bazkaria eta kultur emanaldiak izango dira egitarauaren parte.
Korrikan parte hartu ondoren, euskaraz bizitzeko eta praktikatzeko gogoa piztuta geratu da askorengan. Bide horretan jarraitzeko aukera paregabeak izango dira datorren astean Andoainen, Mintzalagun egitasmoaren eskutik.
Lebiton eta gure pertsonaiak Andoaingo Erraldoi eta buruhandien 30 urteko ibilbideaAndoaingo erraldoi eta buruhandiek badute berezko nortasuna. Ezagutu dezagun gure ondarea beren pausuak jarraituz. Maiatzaren 14tik ekainaren 30era. Erakusketen ordutegia Astelehenetik ostiralera: 18:00–20:00 Larunbatetan : 10:30–13:30 / 18:00–20:30
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |