Hiru lagun, nerabezarotik elkar ikusi gabe egon ondoren, Feminismoaren Kongresu batean elkartuko dira berriro, eta feminismoa ulertzeko dituzten modu ezberdinek euren adiskidetasuna jarriko dute proban. Obrak feminis moaren teoriaren eta eguneroko bizitzaren arteko kontraesanak aztertzen ditu, umorearen eta ironiaren bidez.
Aizkardi Mendi Taldean bere Mendi Astearen 42. edizioa ospatuko du aurten. Azaroaren 23an zabalduko dute argazki rallyko lanen erakusketa eta asteartetik ostegunera, hainbat solasaldi izango dituzte. Ostiralean egingo dute argazki rallyko sari-banaketa ekitaldia eta, ohi bezala, igandeko mendi ibilaldiarekin amaituko dute astea.
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.
Urteurrenaren hilabetea bertan da. Hasteko, egitarau oparoa, mendi irteerarekin eta bazkariarekin abiatuko dute. Hilabete osorako musika emanaldi ugari iragarri dituzte, bogan dauden doinu berritzaileak eta aspaldiko punk eta rock kantuak uztartuz.
2026 AZAROAren 24tik - 29ra: EMANALDIAK : Asteartea - Asteazkena - Osteguna: GAUEKO 20:00etan (Dohainik) "GUREA" ZINE ARETOAN