Arano mendira irteera antolatu da datorren azaroaren 22rako Andoaingo mendi asteari amaiera emateko. Ondoren, bazkaria egingo da Oianume jatetxean.
Truke eta bigarren eskuko azoka egingo da Larraulgo plazan, eurira eginez gero frontoian izango da. Arropak, liburuak, jostailuak... egoera onean, garbi eta erabilgarri dauden produktuak trukatu ahalko dira. Bertaratzen denak behar duena trukatzeko aukera izango du, eta, bestela, objektuak utzi eta publikoarentzat eskuragarri geratuko dira. Azokan parte-hartu ahal izateko, azaroaren 17ra bitarte egongo da izen-ematea zabalik, kultura@larraul.eus-era idatziz edo 634289327 telefono zenbakiaren bidez.
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Azaroak 21, larunbata. 17:00. Azaroak 22, igandea. 17:00.
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.
Azaroak 21, larunbata*.19:30. Azaroak 22, igandea. 19:30. Azaroak 23, astelehena. 17:00 eta 19:30 (ikuslearen eguna). Bi sarrera mota daude: ohikoa eta *promozioa zinema seniorra (65 urtetik gorakoentzat, sarrera erosteko NANa eskatuko da).
Azaroak 21, larunbata*.19:30. Azaroak 22, igandea. 19:30. Azaroak 23, astelehena. 17:00 eta 19:30 (ikuslearen eguna). Bi sarrera mota daude: ohikoa eta *promozioa zinema seniorra (65 urtetik gorakoentzat, sarrera erosteko NANa eskatuko da).