Euskaldunon deituren historiari buruzko hitzaldia emango du Eneko Bernaldo de Quirósek datorren azaroaren 12an.
Plazida Otaño liburutegiko erakusgunean, Mª Pilar Horrego artista kubatarraren ilustrazioen erakusketa egongo da laster ikusgai.Urriaren 28an egingo dute inaugurazio ekitaldia, 18:30etan hasita, eta azaroaren 24ra bitarte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. Inaugurazio egunean, karikaturak egingo ditu Kubaren aldeko diru-bilketa egiteko.
Desfilea urtarrilaren 5ean izango da arratsaldeko 17:00etatik 18:30era.
Urnietako haurren artean irakurzaletasuna bultzatzeko programaren barruan Liburu Txiki Klubeko saioa egingo da ostiral honetan.
“Punto de Catástrofe” eta “Gu Argazki Taldea” Nekearen Teoria proiektua gauzatzeko helburuarekin batu dira. Erakusketak atalase kritiko batean kokatzen du nekea: oraindik eusten zaionaren eta kolapsatzear dagoenaren artean. Nekea izendatzea ez da keinu terapeutiko edo sinboliko bat, posizio-hartze bat da, agortzearen naturalizazioa baztertzea. Hausnarketa hau oinarri, kide bakoitzak bere interpretazio artistikoak garatu ditu argazkilaritzaren disziplina ezberdinak aurkeztuz. Azaroak 12 - abenduak 12.Inaugurazioa: azaroak 12, osteguna. 18:30, Bastero Kulturguneko erakusketa gela.